Berriak
Atzealdea

Trafiko aldaketak

Datozen asteetan, Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko martxoan zehar aurrikusita zeuden neurriak hartuko dira

2020·08·25


TRAFIKO ALDAKETAK

Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko dira. 

Hasiera batetan martxorako aurreikusita bazeuden ere, Covid19ak eragindako osasun krisiak lan hauek atzeratzera behartu zuen. 


  1.- Beasain-Korta. Geronimoenea biribilgunean buelta eman beharko da.

  2.- Korta-Idiazabal. BP-ko biribilgunetik buelta eman beharko da.

  3.- Idiazabal-Eziolatza poligonoa. BP-ko biribilgunetik buelta eman beharko da.

  4.- Aldanondo-Beasain. Geronimoenea biribilgunetik buelta eman beharko da.

Trafiko aldaketa hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko bide azpiegituratako departamentuarekin elkarlanean egingo dira.


Aurreko neurriez gain Gure Ametsa etxearen parean (Kortako errepidean) autoen abiadura murrizteko bandak jarriko dira.