Berriak
Atzealdea

Santu Guztien Eguna dela eta, hilerrian jende pilaketarik ez egoteko gomendioak

Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.

2020·10·28


SANTU GUZTIEN EGUNA DELA ETA, HILERRIAN JENDE PILAKETARIK EZ EGOTEKO GOMENDIOAK

Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.

Gomendioak eta neurriak:

  • Hilerrian egoteko denbora gehienez ordubetekoa izango da.
  • Hilerrian, gehienez 6 pertsonako taldeak elkartu ahal izango dira.
  • Musukoa jarrita eramatea eta segurtasun tarteak mantentzea derrigorrezkoa da.

Bisitak aurreratzea

Bestalde, Udalak eskatzen die herritarrei ahal den neurrian aurreratzeko hilerrira egingo dituzten bisitak, denak ez juntatzeko azaroaren 1ean. Santu Guztien egunean bertan joango direnei, berriz, eskatzen die ahal dela ez daitezela joan jende gehien espero den orduetan, eguerdi inguruan, eta ordu lasaiagoak aukeratu ditzatela bisita egiteko.