Berriak
Atzealdea
San Adriango erromeria bertan behera
Covid19aren ondoriozko Alarma Egoeraren ondorioz hartu da erabakia
2020·06·02
Covid19aren ondoriozko Alarma Egoeraren ondorioz, eta parte hartzaileen babes neurriak bermatzeko ezintasunaren aurrean, igande honetan ospatzekoa zen San Adriango erromeria bertan behera uzteko erabakia hartu da.
Hala ere, apurtu ez den ehundaka urteko tradizioa izanik, udal ordezkaritza bat San Adriana joango da eta ondoren Zegama eta Seguran makila trukea egingo da.