Berriak
Atzealdea

SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatu du bosgarren urtez.

2022·02·17


UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bosgarren urtez jarraian SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatuko du. Bertan, 2004 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteek har dezakete parte.

Aurtengo edizioan berrikuntzekin datoz gainera. Lehen lau egunetan bi zutabetan banatuta ibiliko dira, eta laugarren egunean guztiak Leitzan elkartuko dira. Zutabe bat Tolosatik abiatuko da eta bestea Etxarri Aranaztik.

Gipuzkoan eta Nafarroan zehar ibiliko dira zazpi egunez, Euskal herriko txoko ezberdinetako euskalkiak goxatuz eta lagun berriak eginez.Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31a arte. 

Prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta SALTO!

Izen-ematea eta informazio gehiago