Berriak
Atzealdea

Rokodromoaren erabilera

Hemendik aurrera, rokodromoaren erabilirarako beharrezkoa izango da abonamendua ordaintzea.

2022·01·20


2022 urterako ordenantza fiskaletan jasotzen den bezala, hemendik aurrera rokodromoaren erabilerarako beharrezkoa izango da tasak ordaintzea, .

Tarifak:

a.Urte osoko abonamendua 15€
b.Sei hilabeteko abonamendua 10€

Gainontzeko kasuetan, Gizarte Sailaren txostena beharrezkoa izango da.

****Salbuespena aitortzen zaie bizikidetza-unitatea DSBE  edo GLL jasotzen duten pertsonei, eta Gizarte Zerbitzuen Sailak txosten teknikoa igortzea derrigorrezkoa izango da.

Hori dela eta, interesa duten guztiek, jarraian dagoen izen-emate orria erregistratu beharko dute udaletxean edo webgunean Otsailaren 15aren aurretik. Covid ziurtagiria udaletxean aurkeztea beharrezkoa izango da, oraindik egin ez bada.

A049 - Rokodromoa

 

Bestalde, jakinarazten zaizue, izen-emate orrian azaldu bezala, baja eskaera orria bete eta udaletxean erregistratu ezean, automatikoki berrituko dela izen ematea urtez-urte.

Gauzak horrela, Otsailak 15 iritsi eta izena eman ez dutenei, rokodromoko sarrera txartela baliogabeztatuko zaie.