Berriak
Atzealdea

Partzuergoko egur loteak

Interesa duenak 2020ko Urtarrilaren 22ra arte eskaera egin dezake Udaletxean

2019·12·27


Laster Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoak sutarako egur loteak izango ditu aukeran.

Lote bakoitza 15 tona ingurukoa da (Egur berdea) Kamioaren salneurria etxean entrega eginda, 750€ ingurukoa izango da (zergak barne):

Tasak eta hobekuntzak Udaletxean eta gainantzekoa egurzaleari ordaindu beharko zaio.

Partzuergoa osatzen duten udalerrietan etxea duen batek edota Partzuergoko kide batek gehienez kamioikada bat erosi ahal izango du.

Loteen banatzea 2020ko udaberrian aurreikusten da

Behin betiko kostua eskaeren eta egurra non aterako den kokapenaren arabera ezarriko da

Sutarako egurra eskuratu nahi duen edonork, erroldatuta dagoen herriko udaletxean eman beharko du izena eta telefonoa 2020ko urtarrilaren 22a baino lehen.