Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo udalerrian ostalaritza – eta merkataritza- enpresa txikiak modernizatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 4an (asteartea) bukatuko da.

2021·12·01


Idiazabalgo udalerrian ostalaritza – eta merkataritza- enpresa txikiak modernizatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia

 

Idiazabalgo Udalerrian ostalaritza- eta merkataritza-sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta dinamizatzeko jarduerak garatzen eta burutzen dituzten pertsona edo erakundeei dirulaguntzak ematea helburu duen deialdia atera du Idiazabalgo Udaleko Turismo eta Garapen ekonomiko batzordeak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 4an (asteartea) bukatuko da.

 

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

  • Ondoko inbertsioak:

— Makineria: elikagaiak biltegiratu, manipulatu eta prestatzea.

— Argiztapena.

—Errotulazioa, beti ere gutxienez euskeraz egiten denean.             

— Airea girotzea (aireztapena, hozkuntza, berokuntza).

— Terrazak urte osoan zehar erabiltzeko egin beharreko egokitzapenak eta modernizazioak.

— Establezimenduaren garbiketa: ekipamendua erostea.

— Establezimenduaren eraginkortasun energetikoa hobetuko duten ekipamenduak kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak edo/eta hondakinak hobeto kudeatzen lagunduko duten sistemak.

  • Lokalak berritu edo/eta zabaltzeko lanak.

 

  • Establezimenduak indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudira egokitzea.

Irisgarritasunari buruzko euskal araudia indarrean sartu baino lehen jendaurrean zabalik zeuden establezimenduek egin beharreko egokitzapen-lanak eta ekipamenduak eskuratzeko eta instalatzeko lanak lagunduko dira diruz.

  • Negozio-eredu berriak sortzea eta egungo negozioak espezializatzea, ondoko faktoreak kontuan hartuta:        


— Ingurumen-faktorea: ingurumenarekin begirunez jokatzen du, energia berriztagarriak erabiltzen ditu, energia eta ur kontsumoa eraginkortasunez kudeatzen du eta hondakinak egoki kudeatzen ditu.

— Ekonomia-faktorea: tokiko zerbitzuak eta produktuak erabiltzen ditu, herriko beste sektore ekonomiko batzuekin elkarlanean dihardu, enplegu egonkorrak sortzen ditu.

— Partaidetza- eta gizarte-faktorea: udalerriko gizarte, kultura eta turismoaren Kudeaketan hartzen du parte.

  • Enpresaren Kudeaketari hobekuntzak dakarzkioten Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia-proiektuak gehitu edo gaurkotzen ditu enpresaren Kudeaketa hobetzeko, interneten edo marketin digitalean duen presentzia areagotzeko, edota merkataritza eta administrazio elektronikoarekin bat egiten du.

 

Informazio gehiago:

Deialdiaren laburpena (GAOn 2021/10/30ean argitaratutakoa)

Eskaera-orria: A042 – Garapen ekonomikoko dirulaguntza eskaera

Idiazabalgo udalerrian ostalaritza- eta Merkataritza-enpresa txikiak modernizatzeko dirulaguntzak ematea xede duten oinarri arautzaileak.