Berriak
Atzealdea

Oinezkoen Egunak

2020ko maiatzaren 15etik 17ra.

2020·05·14


Maiatzaren 11n hasi zen Covid 19aren ondorizko Alarma Egoeraren deseskalada fasean, tabernei terrazak jartzeko aukera eman zaie, beti ere oinezkoentzako eragozpenik suposatzen ez badute eta segurtasun indibidual eta kolektiboko neurriak errespetatzen badira.

Idiazabalgo ostalarien errealitatea eta herriko fisionomía kontuan hartuta, tabernari guztiek ez dituzte aukera berdinak aipaturiko arauak betez terrazak jarri ahal izateko.

Kalea suspertzeko asmoarekin, aisialdirako gune segurua eskaini eta aldi berean ostalariei bultzada emateko asmoz,  maiatzaren 15etik 17ra, Oinezkoen Egunak ekimena egingo da Kale Nagusian.

Trafikoari itxita egongo da kalea, Ubitarte etxetik okindegira bitartean, eta ostalariei terrazak jartzeko aukera emango zaiei. Itxiera ostiral arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta igandean gaueko 23:00etan bukatuko da.

Frontoi Zaharreko aparkalekua irekita egongo da, eta garajeetako sarrerak Zigor aldetik egin beharko dira.

Aipaturiko egunetan, kalean oinezkoek izango dute lehentasuna, eta segurtasun distantziak mantenduz terrazetan egon, kalean jolastu edo erosketak egiteko aukera emango da.

Koronabirusak gure artean jarraitzen duela ez dugu ahaztu behar. Hori dela eta distantzia eta higiene arauak zorrotz betetzea eskatzen da.