Berriak
Atzealdea

Musuko edo maskarilak banatzea

Idiazabalgo Udalak 15 urtetik gorako herritarren arten musukoak edo maskarilak banatuko ditu datozen egunetan.

2020·04·28


MUSUKOAK BANATZEA

Idiazabalgo Udalak 15 urtetik gorako herritarren arten musukoak edo maskarilak banatuko ditu datozen egunetan. 

Aurreko asteetan, herriko dendariei eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileei banatu zaizkie musukoak. Orain, beharrezkoa ikusten duten herritar guztientzako egongo da aukera. Musukoak Idiazabalgo farmaziari esker eskuratu dira. 

Musukoen erabilpen egokia koronabirusaren aurkako prebentzio neurri osagarri bat izan daiteke. Aukerako neurri bat da, Udalak beharrezkoa ikusten duten herritarrei eskaintzen diena. 

Apirilaren 28tik aurrera, asteartea, hasiko da banaketa. Musukoak liburutegian banatuko dira, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Herritar bakoitzeko 2 maskara emango dira gehienez. Nola garbitu behar diren azalduz eskuorri bat ere banatuko da.

MUSUKOAK NOLA ERABILI