Berriak
Atzealdea

Musika Eskolaren ikasturte berrirako izen-ematea zabalik

Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea gaur hasi eta maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.

2022·04·25


Gaur hasi eta maiatzaren 13ra arte egongo da irekita Idiazabalgo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea. 

Eskabideak online www.idiazabal.eus webgunean edota aurrez-aurre Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahal izango dira astelehenetik ostegunera 8:00-14:30 eta ostiraletan 8:00-14:00etara. Ikasle guztiek bete eta erregistratu beharko dute izen-emate orria.

Eskolako zuzendaritzak jakinarazi bezala, ordutegi eta egunak finkatzeko bilera bat egingo da aurrerago.Musika eskolak eskaintzen dituen zerbitzu zein musika instrumentuen inguruko informazioa jarraian dagoen eskuorrian dago. 

EMAN IZENA HEMEN

ESKUORRIA