Berriak
Atzealdea

Mugikortasun astea Idiazabalen

Europako Mugikortasun astearekin bat eginez, irailaren 15etik 24ra bitarte Mugikortasun astea ospatuko dugu Idiazabalen. Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian.

2021·09·14


2021eko Mugikortasun astea.

Idiazabalen Europako mugikortasunaren astearekin bat eginez, idiazabaldarrek dituzten mugikortasun jasangarriaren aukerak kaleratu nahi dira. Herritarrok ditugun ohituren aurrean hausnarketa bat egin eta garraio estrategia jasangarri baterako pausoak emateko. Aurtengo gaia “Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua”.

EGITARAUA

  • Irailak 15: “Idiazabalen guztiontzat espazioak eraikitzen” erakusketa irekiera eta saioa. 18:00 Udaleko Areto Nagusian.
  • Irailak 16: Txirrinduak mantentzeko ikastaroa, 18:00etan Futbitoan.
  • Irailak 17:
    • II. Eskuko Mugikortasun azoka, 17:00tik 20:00ra Igarondo pilotalekuan. 
    • Reziklantes kale ikuskizuna, 19:30 Futbitoko kantxan.
  • Irailak 18: Txirrindanitzak mugikortasun martxa, 12:00etan Futbitotik aterako da eta herritar bakoitzak nahi duen ibilgailuarekin (Txirrindanitza, txirrinda, patinetea, patinak,…)  edo oinez parte hartuko du. Udalak bi txirrinda berezi alokatu ditu, mugikortasun mugak dituztenek parte hartzeko aukera izan dezaten. Txirrindanitzan parte hartu nahi duenak, 663626196 telefonora deitu dezake eta Alaznerekin hitz egin. Martxa amaitu ondoren parte hartzaileei oparia banatuko zaie.
  • Irailak 20tik 24ra bitarte Txirrindanitzean parte hartzeko aukera. Herrian zehar ibilaldi bat egiteko, parte hartzeko mugikortasun mugak izan behar dira. Interesa duenak  663626196 telefonora deitu dezake eta Alaznerekin hitz egin.
  • Irailak 21: Izalbira ibilaldi osasuntsuaren hasiera. 11:00 herriko plazan.
  • Irailak 22: Bide segurtasun ikastaroa, eskolako haurrekin.