Berriak
Atzealdea

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa Covid-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea abenduak 23ra arte dago zabalik.

2020·12·10


Diru-laguntza deialdi honen helburua da Idiazabalgo merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera. Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

Eskaerak aurkezteko epea abenduak 23ra arte dago zabalik.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

Eskaera Orria