Berriak
Atzealdea

Euskal Gaztaren Azokaren 2020ko edizioa bertan behera geratu da

COVID-19 pandemiaren ondorioz maiatzaren 2 eta 3an ospatzekoa zen Euskal Gaztaren Azokaren IV. edizioa bertan behera geratu da.

2020·03·31


Maiatzaren 2 eta 3an ospatu behar zen Euskal Gaztaren Azokaren 2020ko edizioa bertan behera geratu da 


COVID-19 pandemiaren ondorioz maiatzaren 2 eta 3an ospatzekoa zen Euskal Gaztaren Azokaren IV. edizioa bertan behera geratu da.  


Espainiako Gobernuak alarma egoera oraingoz apirilaren 11ra arte luzatu badu ere, ez dago oso argi ondorioak noiz arte izango duten eragina. Horrelako egoera baten aurrean, lehentasuna herritar ororen, gaztagileen zein kanpotik etorri ohi diren bisitarien segurtasuna bermatzea eta birusaren hedapena mugatzea da, aglomerazioak ekidinez.   


Egoeraren bilakaera aztertuz joango da Idiazabalgo Udala eta antolaketan parte hartzen duten gainerako herritar zein erakundeak. Hori dela eta, oraindik ezin da baloratu 2020 urtean zehar beste data batetara mugitzeko aukera izango den Euskal Gaztaren Azoka. 


Euskal Gaztaren Azoka 


Azken urte hauetan hausnarketa sakona burutu du Idiazabalgo Udalak gaztaren azokan aurrera pauso bat emate aldera. Horrela, lehen Gazta Eguna zenetik, Euskal Gaztaren Azoka izatera pasa zen 2017an, Gazta Egunaren XX. urteurrenean, igande goizetik asteburu osoko iraupeneko azoka izatera pasatuz. 

Euskal Herriko Artzainek egindako gazta sustatzea izaten da helburu nagusia, gazta horien atzean dagoen guztia babestuz eta balioan jarriz. Idiazabalgo Gazta Azoka denboraldi berriko lehen azoka garrantzitsua izan ohi da. Artzainak neguan gogor aritzen dira lanean eta laster ardiak mendira igotzea tokatuko zaie, gure mendi paisaia mantentzera.

Aurtengo denboraldiko gazta berriak kontsumitzaileari aurkeztu eta artzainekin elkarrizketa izateko abagune ederra izaten da Euskal Gaztaren Azoka.