Berriak
Atzealdea

Luis Katarain erakusketa

Urriaren 4tik 27ra bitartean, "Luis Katarain; artzaintzatik sortutako artea"erakusketa ikusteko aukera izango da Gaztaren Interpretazio Zentroan.

2019·10·04


Luis Katarain Urteaga (1926-2014) Idiazabalgo Aritzeder baserrian jaio zen Luis Katarain Urteaga (1926-2014). Egun batez sei-zazpi ardizahar erosi zituzten bere aitak eta aitonak eta horiek gustatuta “kitto nere eskolako gogok” gogoratu izan zuen behin baino gehiagotan Luisek. Hala, 14 urte ingururekin ekin zion bere artzain ibilbideari eta geroztik 70 urte baino gehiagoz egon zen ardiz akonpainaturik. Dena den, artzain lanak egiteaz gain artilezko eta zurezko artelanak egiten ere ibili zen, eta horren adierazle da erakusketa hau. 2019ko Ondarearen Europako jardunaldien barruan, aisialdi eta artearen atala probestu da Arantzazumendiko artzain honen alde ezezagunenetako bat erakusteko. 


Erakusketaren inaugurazio ekitaldia urriaren 4ean izango da, arratsaldeko 7etan. Ekitaldi irekia izango da.

Hortik aurrera, asteburuetan egongo da zabalik. Sarrera doakoa izango da.