Berriak
Atzealdea

Losers antzerkirako saio berriak

Joan den igandean Losers antzerkia bertan behera geratu zen akustika arazoak medio. Sarrera duten guztientzat saioak eskaintzeko konpromezuari eutsiz, egutegi berria zehaztu da. Honenbestez, saio berriak urriaren 4 eta 5ean, igande eta astelehenean, izango dira Guraso Elkartean.

2020·09·24


Urriak 4, igandea, 18:30etan

Urriak 4, igandea, 20:30etan

Urriak 5, astelehena, 18:30etan

Urriak 5, astelehena, 20:30etan

 

Guraso elkarteko aforoa 37 lagunekoa da eta izen ematearen arabera osatuko dira emanaldiak. Gehienez pertsonako lau lagunen erreserba egin ahalko da, izen abizenak emanda.

 

Saioa aukeratzeko izen ematea datorren astelehena, hilak 28tik aurrera, liburutegian egingo da. Horretarako, deitu 943 18 70 99 telefonora edota liburutegian bertan izena eman astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik 12:30etara edota arratsaldeko 16:30etatik 19etara.

 

Emanaldiko egunean erositako sarrera jaso eta izen abizenak egiaztatuko dira. Saioetara etortzerik ez duenari aldiz, dirua itzuliko zaio. Horretarako, erositako sarrera Udalean entregatu eta diru itzulketa egiteko kontu korronte bat ahalbidetu beharko da.