Berriak
Atzealdea

AGORTUTA! Losers antzerkia Idiazabalen irailaren 20an

Irailaren 20an, igandean, arratsaldeko 19:30etan Idiazabaleko Elizan izango da Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak antzeztutako obra.

2020·09·09


IRAILAREN 20AN LOSERS ANTZERKIA IDIAZABALEN

 

Irailaren 20an, igandean, arratsaldeko 19:30etan Idiazabalgo Elizan izango da Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak antzeztutako obra.

 

Sarrerak salgai daude 10€tan Izpar dendan Irailaren 18, ostirala, eguerdirarte edota online https://tickets.kutxabank.es/ helbidean.

 

Pertsonako 4 sarrera eskuratu ahalko dira eta eserlekuak ez dira zenbakituak izango.

 

Sinopsia:

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte.  Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.
Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.
Lortuko al dute…