Berriak
Atzealdea

Liburutegian zozketa

Gaur, apirilaren 23a, liburuaren nazioarteko egunean, liburutegiko bazkideen artean zozketa jarriko da martxan.

2021·04·23


Liburutegian zozketa


Gaur, apirilaren 23a, liburuaren nazioarteko egunean, liburutegiko bazkideen artean zozketa jarriko da martxan.

Maiatzaren 7ra bitartean liburuak maileguan hartzen dituzten bazkideak izango dira zozketan parte hartzeko aukera izango dutenak. Sarituak Maiatzaren 10ean jakinaraziko dira eta liburu bat erosteko txartela eskuratuko dute.

Adinaren arabera 5 taldetan banatuko dira (0-4 / 5-7 / 8-12 / +12 / Helduak) eta talde bakoitzeko txartel bat banatuko da. Talderen batean parte-hartzea oso handia bada, bi txartel zozketatuko dira.