Liburu mailegu zerbitzua martxan
2020·05·06
Liburutegi zerbitzua martxan
Aurrerantzean liburutegiko liburuak eskatzeko aukera egongo da. Horretarako idatzi liburutegia@idiazabal.eus helbidera edota deitu 943 18 70 99 telefonora astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara liburutegiko bazkide txartela eta harremanetarako mugikor zenbaki bat ahalbidetuz. Banaketa egiteko modua liburuzainarekin adostuko da.
Itzuli nahi diren liburuak, liburutegiko atearen ondoan jarri den kaxa batean utzi beharko dira. Ordutegia 8:30etatik – 14:30etara.
Itzulitako liburu bakoitza hamabost egunez “berrogeiadian” egongo da, berriz irakurleentzat eskuragarri jarri baino lehen.