Berriak
Atzealdea

Liburuaren Nazioarteko Eguneko zozketa

Apirilaren 23an izango den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, apirileko irakurleen artean zozketa egingo du Udal Liburutegiak.

2022·03·29


Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela ospatu nahian, aurten ere, Idiazabalgo Udal liburutegiak, apirilean zehar liburuak maileguan hartzen dituztenen artean zozketa bat egingo du.

Zozketarako, hurrengo adin-tarteetan sailkatuko dira irakurleak: 0-4 urte, 5-7 urte, 8-12 urte, 12 urtetik gorakoak eta helduak. Gauzak horrela, hilabeteko irakurleek liburu bat irabazteko aukera izango dute.

Zozketa apirilaren 29an izango da. Irabazleen izenak Udaleko sare sozialen eta webgunearen bitartez emango dira ezagutzera.