Berriak
Atzealdea

Liburuaren eguna ospatzeko egitaraua

Apirlaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango denez, Idiazabalgo Udalak Aita Iparragirre Herri Eskolarekin eta Irakurle Taldearekin egitarau bateratua osatu du.

2022·04·22


Bihar, apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, irakurzaletasuna bultzatu eta liburuaren eguna ospatu nahian  Idiazabalgo Udalak, Aita Iparragirre Herri Eskola eta Irakurle Taldearekin batera egitarau bete-betea prestatu du:

  • APIRILAK 22: Josu Baez poeta zendu berriaren lanak egongo dira udal liburutegian.

 

  • APIRILAK 27:”Zuhara: Itsasoaren deia”, ipuin kontaketa ilustratuaz gozatu ahal izango dute Herri Eskolan LH5 eta LH6ko ikasleek, Amaia Telleria idazlea eta Laida Ruiz ilustratzailearekin.

 

  • APIRILAK 28-29: “Hiru gara baina niri bost!” Enara Garmendiaren liburua ezagutuko dute Herri Eskolan LH3 eta LH4ko ikasleek.

 

  • APIRILAK 28: 18:00tan, “Kolorez jantzia” umeentzako ipuin kontaketa Plazako karpan.

 

  • APIRILAK 29: Liburuen zozketa, apirilean zehar liburuak maileguan hartu dituztenen artean.

 

  • MAIATZAK 23: Josu Baez idazlearen “Zizelatze isila” liburuaren solasaldia Irakurle taldearekin.

 

  • MAIATZEAN ZEHAR: gaztetxoen irakurketa kluba.