Berriak
Atzealdea

Lan eskaintzak - Peoia eta Garbitzailea

Izen ematea Lanbideren bidez egin beharko da urriaren 27a baino lehen.

2020·10·14


Idiazabalgo udalak bi lan eskaintza ireki ditu. 6 hilabetetako iraupena izango dute

Lan eskaintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da: 

- Lanbiden izena emanda egotea

- Langabetua izatea

- 2020ko Tokiko ekintzen deialdian agertzen diren irizpideak betetzea

- B motako gida baimena izatea

- Lanerako behar diren makinaria eta tresnak erabiltzen jakitea.

Idiazabalen erroldatuta egotea eta euskaraz oinarrizko ulermena izatea baloratuko da. 

Alde batetik peoi lanetarako pertsona bat kontratatuko da. Langile honen egitekoak  herri bideen mantenua, Udal eraikinen mantenua, garbiketak, margotze lanak, herriko altzarien mantenimendua eta gune berdeen txukunketa izango dira. 

Beste lanpostua, berriz, garbitzaile bat kontratatuko da. Honen zereginak, herriko azpiegiturak garbitu eta desinfektatzea izango dira. 

Izen ematea:  Lanbideren bidez egin beharko da urriaren 27a baino lehen.