Berriak
Atzealdea

Korrika Batzordea Idiazabalen

Otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, Korrika Batzordea osatzeko lehen bilera ospatuko da Udaletxeko Areto Nagusian.

2022·01·19


Bi urte beranguago baina, hemen da pandemiagatik bertan behera gelditu zen Korrikaren 22. edizioa . "Hitzekin" lelopean, euskararen aldeko lekukoak Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 31n Amurrion hasi eta Apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte. Korrikaren edizio honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dira beraien ibilbidean adierazi duten konpromezuagatik eta ekinagatik, halaxe azaldu zuen AEK-ak bere agerraldian. 

Apirilaren 8an, arratsaldeko 18:18tan iritsiko da lekukoa Idiazabala. Hori dela, AEK-k deituta, otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:30etan Idiazabalgo Korrika batzordea osatzeko lehen bilera ospatuko da udaletxeko Areto Nagusian. Animatu parte hartzera!

 

 

Ibilbidea

Bideoklipa