Indianoen Ibilbidea ezagutzeko herritarrei zuzendutako bisita gidatuak
Azaroak 1, iganderako, Idiazabalgo herritarrei zuzendutako "Indianoen ibilbidea" ezagutzeko 2 bisita gidatu antolatu dira.
Herrian zehar, oinez aire librean egiteko moduko ordubete inguruko bisita da hau eta honako ordutegietan ikusi ahal izango da: 11:30etan eta 16:30etan.
Bisita honetan, indianoek Idiazabalgo herrian izan duten garrantzia ezagutuko dugu, eta, horretarako, Ameriketatik itzultzean eraikitako hainbat etxe bisitatuko ditugu: Pilarenea, Txomenarenea, Floreaga, Zubialde, Toki Eder…
Bisita bakoitzean 8 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Horretarako, izena ematea ezinbestekoa izango da, 943 18 82 03 telefonora deituta edota info@idiazabalturismo.com helbidera email bat idatzita