Agenda
Atzealdea

Indianoen Ibilbidea ezagutzeko herritarrei zuzendutako bisita gidatua 11:30etan

8 AZA

Azaroak 1, iganderako, Idiazabalgo herritarrei zuzendutako "Indianoen ibilbidea" ezagutzeko bisita gidatua antolatu da. 

Herrian zehar, oinez aire librean egiteko moduko ordubete inguruko bisita da hau eta honako ordutegian egin ahal izango da: 11:30etan

Bisita honetan, indianoek Idiazabalgo herrian izan duten garrantzia ezagutuko dugu, eta, horretarako, Ameriketatik itzultzean eraikitako hainbat etxe bisitatuko ditugu: Pilarenea, Txomenarenea, Floreaga, Zubialde, Toki Eder…

Bisita bakoitzean 8 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Horretarako, izena ematea ezinbestekoa izango da, 943 18 82 03 telefonora deituta edota info@idiazabalturismo.com helbidera email bat idatzita

 

 


 


IZFE Schedule