Ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2020·09·04
Eskuorria deskargatu
IZEN EMATEA
Irailak 15 arte liburutegian (astelehenetik ostiralera 8:30-13:00) edo online: www.idiazabal.eus
Laguntzarik behar izanez gero: 943 187 100
Irailak 18
Behin behineko zerrenden argitalpena webgunean eta iragarki taulan.
Irailak 24
Zozketa eta behin betiko zerrenden publikazioa.
Urriak 1
Ikastaroen hasiera.
Kirol ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude.
Gaztefit 14 urtetik gorakoentzat da.
Ikastaroa probatzeko 15 eguneko probaldia egongo da.
IKASTARO ESKAERA ONLINE EGITEKO PAUSOAK
1) Informazioa irakurri eta A030 Kultur ikastaroak, A031 Kirol ikastaroak edota A041 Ongizate eta gazteria ikastaroak izen emate orria jaitsi hemen.
2) Dagokion formularioa bete, eta gorde zure ordenagailuan pdf bezala
3) Izen emate orria beteta dagoenean, Ziurtagiri digital edo B@qk bidez sinatu behar da
4) Sinatutako dokumentua erregistroan sartu, izen ematea eginda gera dadin
Oharra: Izen emate guztiak jaso ondoren, eskainitako toki kopurua baino izen emate gehiago baleude, zozketa egingo da.
ON LINE TRAMITEA HASI