Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Udaleku irekietako begirale baten Covid-19 kasua dela eta Udalaren oharra

Idiazabalgo udaleku irekietan parte hartu duen begirale batek PCR frogan emaitza positiboa eman du. Hori dela eta, gaurko eguneko udalekuko jarduerak bertan behera gelditu dira. Udaleku irekien jarraipena hurrengo egunetan erabakiko da.

2020·07·10

Emaitza positibo hau dela eta, begiralearen taldea osatzen duten haurrek eta begirale guztiek PCR froga egingo dute, gaurko egunean zehar. Emaitzak jaso arte etxean egon behar dira. Osasun Saileko arduradunek Udalari adierazi diote begiraleak haurrekin izan duen harreman mota kontaktu ez zuzena dela. Beraz, hartuko diren neurriak prebentziozkoak dira eta arrisku maila baxua da.

Ordiziako Covid-19 agerraldiarekin harremana izan zuten eta udalekuetan parte hartzen zuten begirale guztiek PCR froga egina zuten astelehenean eta emaitzak negatiboak izan ziren kasu guztietan. Ordiziakoak ziren begiraleen gertuko kasu gehiago agertzean, jardueretan parte ez hartzeko eskatu zien Idiazabalgo Udalak. Honen ondoren, bigarren froga egin zaie, eta bigarren froga honetan jaso du begiraleak emaitza positiboa.

Udaleku irekietan, protokolo guztiak bete dituzte antolatzaile eta parte hartzaileek. Talde txikiak antolatu dira, espazioak ez dira elkarbanatu, musukoen erabilera derrigorrezkoa izan da eta garbiketa neurri zorrotzak hartu dira.

Frogen emaitzak jasotzen diren heinean, erabaki eta neurri berriak hartuko dira eta Idiazabalgo Udalaren eta Xapobixi Aisialdi Elkartearen ohiko bideetatik komunikatuko dira.

Bien bitartean, Idiazabalgo udaletik lasaitasuna mezua bidali nahi diegu familia eta herritarrei.

Idiazabalen, 2020ko uztailaren 10ean.