Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabalik

Maiatzaren 29ra arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2020-2021 kurtsorako izen emateko epea.

2020·05·15


Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabaldu da

Maiatzaren 29ra arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2020-2021 kurtsorako izen emateko epea. 

Matrikula online egiteko aukera dago, www.idiazabal.eus webgunean bertan, izapideen atalean. Tramite elektronikoarekin laguntza behar duten pertsonek, udaletxera dei dezakete laguntza eskatzeko (943187100).

Musika Eskolan irailean hasi ziren Hizkuntza Musikala-Hastapeneko ikasleek 2020-2021 ikasturterako musika tresna aukeratu beharko dute. Aukeran dauden musika tresnen katalogoa udalaren webgunean bertan kontsulta daiteke.

Covid-19ak sortu duen egoerak ahalbidetzen duenean, ordutegi eta egunak finkatzeko bilera bat egingo da.