Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabaldu da

Maiatzaren 9ra arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2021-2022 kurtsorako izen emateko epea.

2021·04·27


Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabaldu da

Maiatzaren 9 arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2021-2022 kurtsorako izen emateko epea.

Eskabideak online edota Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahalko dira astelehenetik ostegunera 8:30-14:30 eta ostiraletan 8:30-14:00etara.

Ikasle guztiek bete beharko dute izen-emate orria. Musika Eskolan irailean hasi ziren Hizkuntza Musikala-Hastapeneko ikasleek 2020-2021 ikasturterako musika tresna aukeratu beharko dute. Aukeran dauden musika tresnen katalogoa esteka honetan bertan kontsulta daiteke. Baja emateko aukera ere izango da.

Matrikulaziorako prozedura errazteko ahaleginean, datorren ikasturtera (2022 - 2023) begira berriz, baja eman ezean, automatikoki berriztuko da matrikula eta ez da urtero izen ematea bete beharrik izango.

Covid-19ak sortu duen egoerak ahalbidetzen duenean, ordutegi eta egunak finkatzeko bilera bat egingo da.

 

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:

1. Izen emate orria deskargatu, bete, pdf-n gorde eta sinatu

2. Eskaera erregistratu: www.idiazabal.eus > Izapideak > Izapideak eta zerbitzu telematikoak > Ikastaroak eta Udal zerbitzuak > Musika eskolan izena ematea 2021 - 2022