Idiazabalgo hilerrian oroitarriak berritu dira
2020·11·02
Idiazabalgo hilerrian oroitarriak berritu dira. Kanposantuan egin ziren berritze lanetan, lurpetik ateratakoen omenez plaka batzuk jarri ziren ateratakoen izenekin. Plaka horietan herritar batzuen izenak falta ziren, ordea, eta harrezgero ateratako gorpuak gehiago ere izan dira. Izen batzuk falta zirela eta, azkenean duela urte batzuk plakak kentzea erabaki zen.
Hala ere, santu guztien egunean lurpetik atarata zeudenen herritarrek inguru horretan loreak jartzen jarraitu dute joandako beraien senideak oroitzeko. Harria inongo idatzirik gabe zegoen.
Harriak berriz janzteko, Udalak, Josu Baez poetara idiazabaldarrari hitz batzuk idazteko eskatu zion. Eta hala sortu zuen ondorengo poema.
Udaberiko usain gozoak
lurrindu dira,
baina zuen itzalak dakar
ernaberrituen kolore berdea.
Idiazabalgo jende xumea,
izan ontsa.
Azken espresio hau, "izan ontsa" hitza ez da kasualitatez aukeratua izan. Baez poeta Joan Tartas XII. mende hasierako idazle zuberotarrak idatzitako "Ontsa hiltzeko bidia" liburuan oinarritu da aukeraketa egiterakoan.