Berriak
Atzealdea

Idiazabalgo Aire Zabaleko II. Pintura Txapelketa

Maiatzaren 14rako, larunbata, Aire Libreko Pintura Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu da.

2022·04·05


Maiatzaren 14an, larunbata, Aire Libreko II.Pintura Txapelketa egingo da Idiazabalen. Lehen edizioaren harrera ona ikusita, Idiazabalgo Udalak bigarrengoa antolatzea erabaki du. Lehiaketa honen bitartez, herriko ondarea jasotzen duten pintura lanak bildu nahi dira partaideen sormenaz baliatuz.

Aurtengoan ere, hiru kategoria egongo dira: 

               -A kategoria 16 urtetik gorakoena: (Izen-ematea goizeko 9etatik 10etara)

               -B kategoria 13-15 urte bitartean: (Izen-ematea goizeko 10etatik 11etara)

               -D kategoria 9-12 urte bitartean: (Izen-ematea goizeko 10etatik 11etara)

Partaide guztiek 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egindako margolanak.

Aurkezten diren lanen teknika zein materiala librea izango da eta parte hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du. Margolanak baloratzeko garaian, kontuan hartuko da lanaren originaltasuna, kalitatea, diseinua eta zailtasun maila.  Argazkietatik margotzeko joera geroz eta handiagoa denez, bi artelanen artean parekotasuna egongo balitz, eta bat zuzenean egina eta bestea argazki batetik, epaimahiak gehiago baloratuko du zuzenean margotu dena.

Lehiaketan parte hartzen duten obra guztiak udaletxean egongo dira ikusgai Maiatzaren 22ra bitartean.

Oinarriak