Berriak
Atzealdea

Herritarren iritziek erabakiko dute Oinezkoen Egunak ekimenaren etorkizuna

Peatonalizazio esperientziaren ebaluazioa egingo da irailaren 15etik 22ra

2020·09·10


HERRITARREN IRITZIEK ERABAKIKO DUTE OINEZKOEN EGUNAK EKIMENAREN ETORKIZUNA

 

Covid-19ak eragindako alarma egoeraren deseskalada fasean, maiatzak 15az geroztik Kale Nagusian martxan den Oinezkoen egunak ekimenaren inguruan, Udalak herritarren artean parte hartze prozesu bat martxan jarri nahi du. Iritzi bilketa honen helburua, aurrera begira ekimenarekin jarraitu edo zer aldaketa egin daitezkeen lantzea da.

 

 

Ekimen honen bidez, herriko ostalariei deseskalada fasean, terrazak jartzeko aukera eman zaie, beti ere oinezkoentzako eragozpenik suposatzen ez badute eta segurtasun indibidual eta kolektiboko neurriak errespetatuz.

 

 

Herritarren iritziak kontuan hartzeko, Udalak parte hartze prozesu hau egiteko enpresa bat kontratatu du eta datorren astean, irailaren 15etik 22ra arituko dira herrian zehar herritarrei inkestak egiten. Inkestez gain, bizilagun eta eragile talde batekin foro bat osatuko da gaia aztertu eta lantzeko. Foro hau irailaren 22an arratsaldeko 15:30ean izango da.

 

 

 

Udaletik eskertzen dugu herritarren parte hartzea egitasmo honen inguruan duzuen iritzia jasotzea oso garrantzitsua delako. Inkestak egiten ibiliko direnak identifikatuak joango dira. 

 

Nahi duenak, inkesta internet bidez betetzeko aukera dauka esteka honetan