Berriak
Atzealdea

Herriko zuhaitzen aurkako praktika txarrak

Aste honetan bigarren aldiz, Zepai kalean, 10-12-14 atarien azpiko kale zatian, zenbait zuhaitz gatzez (edo antzeko produktu batez) beteta azaldu dira.

2022·02·17


Aste honetan bigarren aldiz, Zepai kalean, 10-12-14 atarien azpiko kale zatian, zenbait zuhaitz gatzez (edo antzeko produktu batez) beteta azaldu dira. Badirudi herritarren bat zuhaitzak kaltetzeko ahaleginetan ari dela, oso esanguratsua baita produktu horren kantitatea eta kokapena.

Gogoratu, zuhaitzek ingurumen onura handiak eragiten dituztela eta gure herria jasangarriago egiteaz gain, bertako herritarren bizitza kalitatea hobetzen dutela: Atmosferako CO2 kopurua murrizteaz gain, zuhaitzek garbitu egiten dute airea, gas kutsagarriak eta giza-osasunarentzat, ekosistemen funtzionamenduarentzat eta horiek baitan hartzen dituzten elementuentzat kaltegarriak izan daitezkeen partikulak desagerraraziz.

Horregatik, herriko zuhaitzak zaintzeko eta babesteko deia egin nahi dugu eta horrelako praktikak gaitzetsi. Eta arazoren bat egongo balitz, udaletxera jotzera animatzen zaituztegu, gaia behar den bezala aztertu ahal izateko eta dagozkion azalpenak eman ahal izateko, behar izanez gero.