Berriak
Atzealdea

Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Maiatzaren 20tik 22ra bitartean herrian ospatuko den festa asteburua haurren danbor hotsek alaituko dute.

2022·04·21


Martxoaren 29an egindako festa batzorde bileran adostu bezala, maiatzaren 20tik 22ra bitartean egingo den festa astebururako, haurren danborrada antolatu da. Gauzak horrela, maiatzaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, herriko haurrek danbor hotsekin alaituko dituzte herriko kaleak.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi entsegu egun zehaztu dira: apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:30ean Igarondo pilotalekuan.

Jantzi banaketa, maiatzaren 14an egingo da Udaletxe zaharrean arratsaldeko 19:00etan. Hauen bilketa, berriz, ekainaren 3an egingo da, leku eta toki berdinean.

Haurren danborradan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aurrez, izen-ematea online eginez apirilaren 29aren aurretik edota apirilaren 30ean egingo den entseguan aurrez-aurre.

IZEN-EMATEA