Berriak
Atzealdea
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriarako basozainen lan-poltsa osatuko da
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilak 25etik otsailaren 8ra arte egongo da zabalik
2021·01·22
GIPUZKOA ETA ARABAKO PARTZONERIAN BASOZAINEN BEHIN BEHINEKO LAN-POLTSA OSATZEKO PROZESUA IREKI DA
Deialdi honen xedea da Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriarako basozainen behin behineko izaera duen lan-poltsa osatzea, bertan sortzen diren beharrei aurre egiteko.
Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo da.
Lansariari dagokionez soldata 1.840,76 eurokoa izango da, gehi paga extren prorrata.
Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da, hauen distribuzioa Partzoneriak erabakiko duelarik.
Ehiza garaian, asteburuetan ere lana egin beharko da.
Lanpoltsa honen indarraldia bost urtekoa izango da.