Berriak
Atzealdea

Gaztelekuko parte-hartze prozesuaren izen-ematea irekita

Parte-hartze prozesuaren partaide izateko aukera du nahi duenak.

2022·05·25


Idiazabalgo gaztelekuak bere ateak ireki zituen berriz apirilaren 30ean, bi urtez itxita egon ondoren. Dagoeneko parte-hartze prozesuaren partaide izateko aukera du nahi duenak, izen-ematea zabalik baitago.

LH6, DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzako aisia hezitzailea eskaintzen duen zerbitzu hau eraikitze prozesuan dago momentu honetan. Horiek horrela, udara bitartean gaztelekua erabili nahi dutenek parte-hartze prozesuan parte hartu beharko dute. Herri hezitzaile Oinherrin jasotako konpromisuekin bat eginda, berdintasunean eta elkar bizikidetzan oinarritutako lanketa egingo da gaztetxoekin. Indarkeria matxista zein generoaren inguruko hausnarketa, bizikidetza jarrera eta konpromezuaren gaineko lanketa, gaztelekuko ekintzen definizioa, funtzionamendua zehaztea, ordutegia adostea… izango dira parte-hartze prozesuaren ardatzetako batzuk.

Parte-hartze prozesu adin tarteka bereiziko da eta aurreikusitako saioak ondorengoak dira:

  • Maiatzaren 28a, larunbata
  • Ekainaren 11, larunbata
  • Ekainaren 18a, larunbata

LH6koek 17:00etatik 18:00etara izango dituzte saioak. DBH1 eta DBH2koek berriz, 18:00etatik 19:00etara.

Gaztelekuko parte hartze prozesuaren partaide izan nahi dutenek izen-emate eta konpromezu orria bete beharko dute aurrez liburutegian edota momentuan bertan.