Berriak
Atzealdea

Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztergai

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Udalaren eta Aita Iparragirre Herri Eskolaren laguntzarekin, herriko gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertuko du, online egin daitekeen inkesta baten bidez.

2022·02·17


UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Udalaren eta Aita Iparragirre Herri Eskolaren laguntzarekin, herriko gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoaren gaineko azterketa jarri du martxan.

Ikerketa honekin, herriko gazteen ikus-entzunezko kontsumoa aztertzeaz gain kontsumo horrek hizkuntza ohituretan izan dezakeen eragina neurtu nahi da. Horretarako, internet bidez egin daitekeen inkesta prestatu da. 12 eta 18 urte bitarteko herritar guztiek gutuna jasoko dute, inkesta betetzeko QR-arekin.

Oso garrantzitsua da zure parte-hartzea, animatu!!