Berriak
Atzealdea

Gazte Aisian izen emate epea zabaldu da

Ekainaren 25era arte irekita dago izen ematea web gune bidez edo Liburutegian.

2021·06·11


Gazte Aisia eskaintzan izen emate epea zalbadu da

Ekainaren 25 arte irekita dago izen ematea.

Eskabideak online edota Liburuteagian egin ahalko dira astelehenetik ostegunera 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 eta ostiraletan 10:30-12:30 eta 16:30-19:00. Ekainaren 21etik aurrera liburutegia goizez egongo da soilik irekita.

Gazte Aisian parte hartu nahi duten nerabe guztiek bete beharko dute izen ematea. Prozedura errazteko ahaleginetan dokumentu batean jarri da eta baimen guztiak markatuak jarri dira.

2005-2008 artean jaiotako nerabeei zuzenduta daude. 7 egun ezberdinetan izango dira ekintza edo tailerrak (Sukaldaritza 3 egun, Aeroyoga 1 egun, Zalditegia 1 egun, Mendi Orientazioa 1 egun eta Eskalada 1 egun) uztailaren 5etik 23ra bitartean. Ordutegia 9:30etik 13:30era bitartean izango da, ekintzaren arabera ezberdina izan daiteke. Gazte aisiarako tasa 60€koa da.

Ekintzen dirauen bitartean egunen batean ezin baduzu parte hartu, mesedez jakinarazi izen ematerako garaian.

Covid-19ak eragiten dituen aldaketak direla eta momentuan dugun protokolo neurriak ezarri dira baina posible da aldaketak egotea. Arretaz irakurri protokoloa eta izen emate orrian dauden baimen guztiak.

 

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:

1. Izen emate orria deskargatu, bete, pdf-n gorde eta sinatu ( "Sinadura tresnak" > " Dokumentuak sinatu")

2. Eskaera erregistratu: