IZFE Schedule
Agenda
Atzealdea

Gaztaren Interpretazio Zentrora bisitak herritarrentzako

31 URR

Urriak 31, larunbaterako, Idiazbalgo herritarrei zuzendutako doako 4 bisita gidatu antolatu dira Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko. 

11:15, 12:30, 16:15 eta 17:30etan izango dira bisitak.

2020ko urriaren 26ko 36/2020 dekretuak, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, toki itxietan, gida barne egiten diren bisita gidatuak gehienez 6 pertsonakoak izan daitezkeela dio. 

Hori dela eta, gehienez 5 pertsonak eman ahalko dute izena bisita bakoitzean. 

Aforo mugak kontutan izanda, bisita hauetan parte hartzeko, izena ematea ezinbestekoa izango da, 943 18 82 03 telefonora deituta edota info@idiazabalturismo.com helbidera email bat idatzita