Gasoil isuria
2020·02·18
Urtsuaran errekan atzo izandako isurketaren inguruan honakoa adierazi nahi da:
- Uraren Agentzia lehenengo momentutik jakinaren gainean dago eta honek markatutako protokoloa jarraitzen ari da.
- Barrerak jarri dira errekako zati ezberdinetan isuria ahal den neurri handienean kontrolatzeko eta gaur kamioi zisterna batekin pasako dira ur azalean pilatutako gasoila jasotzera.
- Atzo jaso zen aztertzeko uraren analitika bat eta gaur beste bat egitera pasako dira.
Lehenbait lehen ezbeharra konponduta izatea espero dugu.