Berriak
Atzealdea

EGUNERATUA: Garbiguneetako ordutegian aldaketa

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.

2020·04·08


EGUNERAKETA:

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira. Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.

Garbiguneek gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

 

2020/04/01

Garbiguneek udal zerbitzuak eta futsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeak atendituko dituzte soilik, baina bestelako abisurik jaso arte, ordutegia aldatu dute.

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, apirilak 1etik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetako ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 14:00etara. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.

Hiru garbiguneek udal zerbitzuak eta futsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeak atendituko dituzte soilik.

Herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.