Berriak
Atzealdea

Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa

Idiazabalgo udalaren Kultura batzordeak, bi lehiaketa jarri ditu martxan gabon jai hauetarako. Lehiaketa hauek herritarrei zuzenduta daude, eta irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak jasoko dituzte.

2020·12·04


Idiazabalgo udalaren Kultura batzordeak, bi lehiaketa jarri ditu martxan gabon jai hauetarako. Lehiaketa hauek herritarrei zuzenduta daude, eta irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak jasoko dituzte.

 

Alde batetik, haurrei begirako lehiaketak egongo dira. Postalak, idazlanak, eskulanak edo bideoak aurkez ditzakete adinaren arabera. Lanak, liburutegian aurkeztu beharko dira abenduaren 23a baino lehen.

 

Lanak gutun azal itxi baten barruan aurkeztu behar dira eta harremanetarako ondorengo informazioa adierazi beharko da: Izen abizenak, Jaiotze data, Lanaren kategoria: A edo B eta harremanetarako telefonoa.

 

Bideoen kasuan, kultura@idiazabal.eus helbidera bidali beharko dira edota whatsappez 696 69 08 87 mugikorrera.

 

Bestalde, adin guztietako herritarrei irekita, balkoiak atontzeko lehiaketa ere antolatu da.

Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea erraztu behar dira Udaletxera bertaratuta edo.

696 690 887 zenbakira deitu edo whatsapp-a bidali.

 

Bi lehiaketetan parte hartzeko azken eguna Abenduaren 23a izango da.

Informazio gehiagorako, postal, gutun eta bideo lehiaketaren oinarriak eta balkoiak atontzeko lehiaketaren oinarriak kontsulta daitezke.