Berriak
Atzealdea

Gabonetako egitaraua: Oharrak

Hurrengo egunetan egingo diren ekitaldien zenbait ohar.

2021·12·23


  •  Gabonetako sorkuntza lehiaketa:  lanak jasotzeko epea luzatu egiten da. Udaletxean aurkeztu ahal izango dira abenduaren 27ko 12:00ak arte.

 

  • Olentzero eta Mari Domingi: bihar goizean herriko kaleetan zehar ibiliko dira Guraso Elkartearekin. Aurten, ez da gabon eskerik izango. Arratsaldeko 19:00tan, Olentzero eta Mari Domingik Napoleon astoarekin herriko kaleak zeharkatuko dituzte, Gaztetxekoek lagunduta. Aurten ez dute Plazan geldialdirik egingo. 

 

  • Ispirit Gospel Kontzertua. Igande honetan, abenduaren 26an, 19:00tan Elizan egingo den kontzerturako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira.

 

  • Erakusketa: Aireko Libreko I. Pintura txapelketako irabazleen lanak ikusgai daude Pilarreneako tabernan urtarrilaren 9ra arte.