Berriak
Atzealdea

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu da

Udalak, Kutxabank eta Laboral Kutxarekin adostu du akordioa

2022·02·22


Idiazabalgo Udalak, Laboral Kutxa eta Kutxabankekin finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko lau urterako hitzarmena sinatu du. Hitzarmen honekin, finantza erakunde hauek, beraien bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute.

Akordioak zazpi puntu betetzea ditu oinarri. Udalaren eta finantza erakundeen arteko harremanak euskaratzea ahoz zein idatziz; lehen hitza euskaraz egitea; finantza produktuei buruzko informazioa euskaraz ematea… horiek hartu dituzten konpromisoetako batzuk.

Hitzarmenean adostutako helburu guztiak betetzen direla frogatzeko, jarraipen batzorde bat osatuko dute finantza entitateko eta UEMAko ordezkariek. Batzordea, urtean behin bilduko da gutxienez, eta ezarritako irizpideen balorazioa egitea izango du helburu.