Berriak
Atzealdea

Fabiana Zudaire musika lokalak

Musika lokalen erabilera arautuko duen ordenantza erakustaldi publikoan dago eta abenduaren 1era arte

2020·10·28


Udalbatzak irailaren 24an ospatutako ohiko osoko bilkuran hala onartuta, Idiazabalgo Kale Nagusia, 10ean kokatutako musika lokalek Fabiana Zudaire izena izango dute, herriko emakumezko lehen musika irakaslea izandakoaren omenez.

Aldi berean, entsegu lokal hauen erabilerarako araudiaren proposamena onartu zen ikusgai dago iragarki taulan eta iradokizun eta ekarpenak aurkeztu ahalko dira 2020ko abenduaren 1era arte.