Ez zaude bakarrik
2020·03·18
Deitu 943 18 71 00 telefonora
Krisi-egoerak irauten duen bitartean, eta, bereziki, etxean geratzeko gomendioak irauten duen bitartean, honako hauen laguntza emango dizugu: boluntario bat edo, salbuespenezko kasuetan, bi (beti berberak); 17 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak; sintomarik gabekoak eta beren burua kaltebera bihurtzen duen patologia kronikorik gabekoak; zure etxera ohikotasunez joango dira (beharren arabera); haiek babesteko eta zu babesteko beharrezko neurriak hartuko ditugu, Osasun Sailak ezarritako jarraibideekin eta sarean parte hartzen duen erakunde edo instituzio baten babespean. Berme guztiekin. Gainera, zurekin telefonoz harremanetan egongo gara.