Berriak
Atzealdea
Errepide mozketa - Oinezkoen eguna
Ostiraletan arratsaldeko 17;00etan hasi eta igandean 23:00ak arte, Ubitarte etxetik Okindegi parerako ibilbidea itxita mantenduko da autoentzat. Asteburuetako itxiera hau, tabernei ezartzen zaizkien murrizketa neurriak aldatu bitartean mantenduko da printzipioz.
2020·05·21

Aurreko astean izan ziren espazio arazoak eta mahaietako pilaketak ekiditeko asmoz, asteburu honetarako ostalariei mahai gehiago jartzeko baimena ematea adostu da.
Bestalde, Xume tabernaren parean, ostegunean hasita, errail bat itxita egongo da, baita astegunetan ere. Pasatzeko lehentasuna duten autoak zein diren zehazteko seinaleak jarriko dira.
Aldaketa hauek direla eta, autobusaren geralekua Kale Nagusia eta Zigor auzoaren arteko bidegurutzean izango da asteburuetan.