Berriak
Atzealdea

Demode Quartet kontzertua Idiazabalen

Demode Quartet laukoteak abesti ezagunen bertsio originalak abesten dituzte zuzenean eta umore handiko ikuskizuna taularatzen dute. Otsailaren 7an, igandean, Idiazabalgo Elizan kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.

2021·01·27


DEMODE QUARTET KONTZERTUAN IDIAZABALEN

 

Demode Quartet laukoteak abesti ezagunen bertsio originalak abesten dituzte zuzenean eta umore handiko ikuskizuna taularatzen dute. Otsailaren 7an, igandean, Idiazabalgo Elizan kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.

 

Sarrerak 10 euro kostako dira, eta  otsailaren 1etik aurrera, astelehena, eskuratu ahal izango dira. Online https://tickets.kutxabank.es/ helbidean edo liburutegian (astelehenetik ostiralera goizez 10:30etatik 12:30etara edota arratsaldez 16:30etatik 19:30etara. Ostiralean 19:00k arte) .

 

Pertsonako 4 sarrera eskura daitezke gehienez eta eserlekuak ez dira zenbakituak izango. Telefonoz ezingo da erreserbarik egin.