Covid19 jarraipen bilera
2020·07·09
Gaur goizean eskualdeko alkateen eta osasun arloko arduradunen artean jarraipen bilera egin da. Idiazabali dagokionez, ondorengoak hartu behar dira kontuan:
Aste honetan konfirmatu diren Covid19 bi kasuez gain, Idiazabalen EZ da kasu berririk agertu.
Ez da neurri berriririk adostu. Pertsonen arteko distantzia mantendu behar da, leku itxietan elkartzea ekidin behar da eta musukoen erabilera oso garrantzitsua da.
Egoeraren jarraipena egiteko, batzordea berriro elkartuko da, eta Idiazabalgo udalak bertan parte hartuko du.