Berriak
Atzealdea

Covid Ziurtagiria

Ikuskizunetan eta udal ikastaroetan Covid ziurtagiria eskatuko da legeak hala behartuta. Ziurtagiriak sartzerako unean erakutsiko zaizkio arduradunari.

2021·12·20


Udal zerbitzuak
Ikuskizunetan eta udal ikastaroetan Covid ziurtagiria eskatuko da legeak hala behartuta. Ziurtagiriak sartzerako unean erakutsiko zaizkio arduradunari.

Udal erakinetako txartela duten herritarrek ere (gimnasioa, udaletxe zaharra, Kabia, Fabiana Zudaire, ikasgela, kiroldegia... ) giltza aktibo izaten jarraitu eta zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izateko Covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

⏰Ziurtagiriak udaletxean aurkeztu behar dira. Goizeko 8:30etatik 14:30etara eta arratsaldez liburutegian 16:30etatik 18:30etara.

Gaur arratsaldean hasiko dira jasotzen eta asteazkena izango da azken eguna.

☎️Zalantzak argitzeko 943187100 telefonora deitu dezakezu.

Zailtasunak
Covid ziurtagiria lortzeko zailtasuna duten herritarrek udaletxera jo dezakete laguntza eske. Nortasun agiria, Osakidetzako txartela eta telefono mugikorra ekartzea eskatzen da.

Ohiko galderak
Covid ziurtagiriaren inguruan sor daitezkeen galderei erantzuteko Jaurlaritzak argitaratu duen dokumentua hemen irakur dezakezu: https://www.euskadi.eus/koronabirusari-aurre-egiteko-neurri-zehatzak/web01-a3covid/eu/