Covid-19: Jarduera ekonomikoen kalteei aurre egiteko laguntzak
2020·04·03
INFORMAZIO GUZTIA: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia
Goiekitik COVID-19 birusak eragin dituen eta eragingo dituen kalte ekonomikoei aurre egiteko lanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen mahai teknikoarekin eta beste garapen agentzi zein eragile sozioekonomikoekin elkarlanean. Eskualdeko ETE, Autonomo eta ekintzaile berrien egoera aztertu ondoren hauen eskaerak eta beharrak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei azaldu dizkiete.
Argitaratutako laguntzez gain, laguntza berrien argitaratzeko zain daude. Autonomo edo ETE bakoitza egoera guztiz desberdin baten aurrean dagoenez zuzenean Goiekirekin harremanetan jartzeko eskatzen dute, bakoitzari diagnosi pertsonalizatu bat egin eta dagokion laguntza eskaintzeko.
Bestelako argibideren bat nahiko izanez gero, lasai Goiekirekin harremanetan. Guzti hau kudeatzen laguntzeko Goiekiko teknikariak lanean jarraitzen dute telefonoz edo telematikoki arreta eskainiz.
ADMINISTRAZIOA:
Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23
E-mail: ana.goieki@goierri.eus
EKINTZAILETZA: (merkatari, hasi berri, autonomo… zuzenduta)
Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03
E-mail: maialen.goieki@goierri.eus
INDUSTRIA: (enpresa, tailer… zuzenduta)
Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59
E-mail: xabier.goieki@goierri.eus
TURISMOA: (alojamendu eta ostalaritzari zuzenduta)
Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49
E-mail: niko@goierriturismo.eus